Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Abendua 2008

Zer da wiki bat?

berasteguiyaniz 12/12/2008 @ 11:00

Wikia 1994an Ward Cunninghanek asmatu zuen webgune bat da.wiki hitzaren esanahia “azkar” da,hawaiieratik hartutakoa.

Web nabigatzaile baten bidez, erabiltzaileek elkarlanean beren web orriak sor ditzakete, eta hauek elkartzerakoan web bilduma bat lortu dezakete, adibidez Wikipedia.

Wikiek arrakasta handia izan dute erabiltzerako oso erraza delako eta erabiltzaileek askatasun handia dutelako.

Wikien ezaugarrien artean hauek aipatu ditzakegu: erabiltzaileek beren ezagutza partekatzeko aukera dute, erabiltzaileak erregistratu gabe wili orriak edita ditzake, ediziorako erraztasunak, erabiltzaileenganako konfiantza, wiki guztiek bilaketa-zerbitzua dute, web orrien aldaketen kontrola eta abar…

   

teknologia berriak ariketa1

berasteguiyaniz 02/12/2008 @ 20:30

1. Gaur egun Informatika, Elektronika eta Telekomunikazioekin batera dohala esaten da, zergatik?
Elektronikaren garapenari esker informatikarako erabiltzen diren ordenagailuak edo tresnak sortu dira. Transistoreak asmatu zirenetik, mikroprozesadoreetara, elektronikaren aurrerakuntza oso nabarmena izan da. Honen ondorioz informatikaren aurrerakuntza gauzatu da eta honekin batera telekomunikazioen mundua zabaldu eta haunditu da.
2. Gizarte digitala, aro digitala, mundu digitala, urradura digitala eta konpetentzia digitala. Zer da digitalizazioa?
Digitalizazioa, inguruko edozein seinale analogikoa, seinale digital batean transformatzeko ematen den prozesua da. Seinale analogikoak magnitude fisikoak “funtzio kontinuan” adierazten ditu edo seinale analogikoak modu jarraian aldatzen joaten dira.
3. Ordenagailu batek seinale digitalak, batekoak eta zerokoak, erabiltzen dituela esaten da, zergatik?
Seinale digitalak funtzio logikoak erabiltzen ditu eta horretarako interruptore edo ate logikoen bitartez funtzio hoiek egin ditzakegu. Interruptore bat irekita edo itxita egon daiteke. Irekita dagoenean 1 balorea emango diogu eta 0 itxita dagoenean. Konputadore batek egiten dituen funtzio konplikatu guztiak, interruptore askoren interkonexioen bitartez lortzen dira.
4. Zein dira hardware eta zein softwarea?
Hardware: Sagua, transistorea, mikroprozesadorea, Ram memoria, bozgaragailuak.
Software: Linux, karpeta, fitxategia, Adobe Reader, Windows XP, Open Office, MacOS X.
5. Zer da zirkuitu digital bat, ate logiko eta Boolen algebra?
Zirkuitu digitala, sistema bitarran oinarrituz, interruptore edo ate logiko askoren multzoa da. Sistema bitarran, 0 eta 1 zenbakiak erabiltzen ditugu eta bi aukera ematen dizkigute: Konexioa eta desconexioa. Boolen algebra, teknika matematika bat da eta teknika honekin, konexio-deskonexio elementu asko dituen sistemaren analisi logikoa egin dezakegu.
6. Irudi, soinu eta bideo formatu desberdinak bilatu eta sailkatu.
Soinu formatoak:
• AAC
• MP3
• MP3Pro
• Vorbis
• RealAudio
• VQF
• WMA
• AIFF
• FLAC
• WAV
• Midi
• mka
Irudi formatoak:
• JPEG
• GIF
• ILBM
• PNG
• BMP
• TIFF
• TARGA (TGA)
• HD Photo
Bideo formatoak:
• ASF
• avi
• mov
• IFF
• Ogg
• OGM
• Matroska(mkv)
• 3Gp

7. Bilatu Sistema Informatiko baten hardware irudiak Googlen.

1Ez dago modurik irudiak sartzeko.Saiatu naiz baina ez dut lortu.Ez dakit nola egiten den.