Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Urtarrila 2009

hezkuntza baliabideak hausnartzen

berasteguiyaniz 09/01/2009 @ 20:34

HEZKUNTZA BALIABIDEAK HAUSNARTZEN Estimulación temprana y desarrollo infantilWeb orri honetan umearen estimulazio goiztiarrari buruzko informazioa eskaintzen dizute. Hezkuntzarako, medikuntzarako, psikologiarako eta gurasoentzako baliagarriak izan daitezken ideiak eta iritziak agertzen dira, hau da, ume baten garapen psikologikoan sortu daitezken arazoak azaltzen dituzte: hiperaktibitatea, autismoa, eta abar; baita beren garapenerako lagungarriak izan daitezken ariketak ere. Oso interesgarria iruditu zait batez ere “merkurioak “osasunerako duen eragin arriskutsua. Pizarra digitalGaur egungo teknologiak eskaintzen dizkizun baliabide baten aurkezpena da. Baliabide hauekin haurrak idazten eta irakurtzen ikasten laguntzen die. Dirudienez oso erraza da bere erabilpena eta oso zabala bere erabilera. Seguru aski, poliki-poliki  horrelako  teknologiak ikastetxeetan eta unibertsitateetan ezarriko dira. Nik ez nituen ezagutzen eta nahiko interesgarria iruditu zait, eta gainera bideo batean bere erabilpena ikusteko aukera oso ona iruditu zait. http://www.pnte.cfnavarra.es/jornadas educativas/ escuela/Nafarroa.htmlWeb orri honetan martxoaren 19ko 23/2007 FORU DEKRETUA agertzen da, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzarako bigarren zikloko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena. Hemen irakaskuntza ez-unibertsitarioko hezkuntza etapako curriculumak prestatzeko hezkuntza-printzipioak hartu dira oinarri. Printzipio horiek guk ezagutzea oso garrantzitsua da, guk irakaskuntza lanean aritzeko printzipio horiek ezagutu beharko ditugulako. Dekretuan 10 artikulu daude: 1- Aplikazio esparrua, 2-Printzipio orokorrak, 3- Haur Hezkuntzaren helburuak, 4- Haur Hezkuntzaren xedeak, eta abar…http://es.wikipedia.org/wiki/Conocimiento libreWeb orri honetan “Conocimiento libre”, ezagutza askeari buruz hitz egiten du. Ezagutza eskearen oinarriak, ezagutzaren egonkortasuna, ezagutza askearen askatasuna, honekin harremana dituzten gaiak eta abar azaltzen du artikulu honek. Ezagutza askea izan behar dela eta gizaki guztien esku egon behar dela azpimarratzen du. Gaia interesgarria da eta ezagutza ulertzeko ikuspuntu desberdin bat eskaintzen dizu , baina ez dakit irakaskuntzan aplikagarria den.3 esteka hezkuntzarako interesgarriak:1.-http://www.isftic.mepsyd.es/profesores ,IRAKASLEARENTZAKO BALIABIDEAK2.-http://www.slideshare.net/carmenlara/animacion-infantil-290066   IRAKURKETARAKO INTERESA INDARTZEKO ESTRATEGIA3.-http://www.educasiter.net/infantil.htm  ,HEZKUNTZARAKO BALIABIDEAK : JOKUAK , IPUINAK , LIBURUAK…ONDORIOAK:Internetek eta gaur egun gure esku ditugun teknologia baliabideak oso lagungarriak dira hezkuntzarako. Internet erabiltzea oso erraza da eta edozein informazio jasotzeko aukera ematen dizu , gainera oso azkarra da eta ez duzu hainbeste denbora galtzen.Internetek ere irakasle, ikasle eta gurasoen arteko harremanak arinagoak izatea errazten du (posta elektronikoa, messenger.. ) eta irakaskuntzan  beste webgune interesgarriak erabil daitezke lanak arintzeko, informazioa elkarbanatzeko ( pbwiki, blog…). Gaur egun nahitaezko lan tresna bihurtu da eta seguru aski hurrengo urteetan beste asmakizun baliogarriak sortuko dituztela.